Get in touch +34 943 889 231
WhatsApp 688 655 779
lazkao@maizpide.eus
Elosegi, 40, bis, 20210 LAZKAO
Follow us
2018/09/11. Ikasleentzako diru-laguntzak.
Adi ikasleok!
HABEren diru-laguntzetarako eskaria burutzeko epea 2018ko irailaren 12tik urriaren 11ra bitartekoa izango da, biak barne.
Nork eskura ditzake HABEren diru-laguntzak?
Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:
- Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
- 2017/2018 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana:
- HABEren mailei dagokienez, 2017ko bigarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2017. urteko ekainaren arteko ebaluazio-garaietan edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
- 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.