Contacta 943 889 231
WhatsApp 688 655 779
lazkao@maizpide.eus
Elosegi, 40, bis, 20210 LAZKAO
Síguenos
Aurora Izquierdo ikasleari elkarrizketa Goiberrin
Aurora Izquierdori egindako elkarrizketa irakurri nahi duzu?
EUSKARA NIRE GILTZA DA BERTAKO KULTURA NOLAKOA DEN EZAGUTZEKO
Aurora Izquierdo (Soria, 1978) orain dela bi urte eta erditik bizi da Ormaiztegin. Zumarragako Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan egiten du lan, erizaina da lanbidez, eta arrazoi horregatik etorri zen Ormaiztegira. Bokaziozko erizaina dela dio. Herrian inor ezagutzen ez zuen arren, «ormaiztegiarrei esker» erraza izan da beretzat herrian integratzea. Euskara ere ikasten ari da Maizpide euskaltegian. «Zaila bezain polita» egiten ari zaio euskara ikastea, baina bertan bizitzeko beharrezkoa dela uste du: «Euskara nire giltza da bertako kultura nolakoa den ezagutzeko».
Zein zaletasun dituzu?
Lagunekin egotea, irakurtzea, paseatzea…
Liburu bat.
Cancion de hielo y fuego.
Musika talde bat.
Ken Zazpi.
Abesti bat.
Itsasoa gara.
Janari bat.
Arroza, edozein modutan.
Edari bat.
Garagardoa.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gauza askok, zerrenda amaigabea daukat.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Oporretarako leku bat.
Benasque harana (Huesca).
Amets bat.
Euskalduna izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Jendearen esker ona.
Gorroto duzuna.
Gezurrak.
Ormaiztegiko alkate bazina?
Ez dut uste izango nintzatekeenik, ez da nire esparrua.
Ormaiztegin biziko ez bazina?
Lazkaon, adibidez.
GOIBERRI
http://goiberri.eus/2017/09/18/euskara-nire-giltza-da-bertako-kultura-no...