2018/09/11. Ikasleentzako diru-laguntzak.

Adi ikasleok!

HABEren diru-laguntzetarako eskaria burutzeko epea 2018ko irailaren 12tik urriaren 11ra bitartekoa izango da, biak barne.

 

Nork eskura ditzake HABEren diru-laguntzak?

Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2017/2018 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana: 
    - HABEren mailei dagokienez, 2017ko bigarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2017. urteko ekainaren arteko ebaluazio-garaietan edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
    - 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.