Euskarara heldu

helduentzako euskara ikastaroa

Helduei zuzendutako ikastaro honetan euskara eta euskal kultura izango dituzu programazioaren ardatza, Goierrira egokituta. Metodologia komunikatiboa bidelagun, zure gaitasun komunikatiboa landuko duzu, eta Goierri ezagutuko duzu.

Zure nahi eta beharretara egokitutako ikastaroa da hau, zure mailatik abiatutakoa, zure erritmora egokitua eta zure intereseko gaietan oinarritua.

ikastaroaren ezaugarriak

  • Lan mundutik erretiratuta dauden gizon-emakumeentzat.
  • 10-12 laguneko taldea.
  • 4 asteko egonaldiak, pentsio osoan, barnetegian.
  • Astelehenetik ostiralera, egunean 6 eskola-ordu.
  • Eskolez gain, irtenaldi didaktikoak Goierriko museo, interpretazio zentro, baserri eta enpresetara.
  • Euskaraz komunikatzeko gauza den jendearentza. (B1, B2 mailakoak)

egutegia eta prezioak

Hila Data Prezioa: klaseak + pentsio osoa
Martxoa (20 egun) 6-31 576 €
Maiatza (19 egun) 2-26 547 €
     


matrikulazioa

Matrikulatzeko: Ikastaroa hasterako, Maizpideren kontu korrentean diru-sarrera egin eta ekarri/bidali ENAren edo pasaportearen fotokopia eta argazki bat.

Maizpideren kontuak:

  • Kutxabank: 2095 5049 69 1062933758
  • Euskadiko Kutxa: 3035 0088 58 0880026213

Ikastaroa hasi baino 10 lanegun lehenago burutua izan behar duzu matrikula osoa, azterketa, diru-sarrera, nahiz beste. Ikastaroa hasi baino aste bete lehenago baja eman behar izanez gero, matrikularen zenbatekoa itzuliko genizuke.