Lege Oharra, baldintza orokorrak eta Pribatasun politika

Lege Informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.maizpide.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Sozietatearen izena: Maizpide Elkarte Kulturala
  • IFK: G20161402
  • Helbidea: Elosegi, 40, Bis
  • Posta-kodea: 20210
  • Herria: Lazkao (Gipuzkoa)
  • Telefono-zenbakia: 943 889 231
  • Helbide elektronikoa: zuzendaria@maizpide.eus
  • Inskripzio-datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian inskribatuta, AS/G/00662/1987 erregistro-zenbakiaz

1.Baldintza Orokorrak

www.maizpide.eus (hemendik aurrera “wegunea”) Maizpide Elkarte Kulturalaren jabetzako weba da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta, gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutu eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta, beraz, onespenik ematen ez badie, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoa izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Era berean ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dutela eman Maizpide Elkarte Kulturala, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko.

Maizpide Elkarte Kulturalak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Maizpide Elkarte Kulturalak uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

www.maizpide.eus-ek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. Webgunearen elkarreraginezko izaera kontuan hartuta, Maizpide Elkarte Kulturala ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web-bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Maizpide Elkarte Kulturalak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Maizpide Elkarte Kulturala ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzeari dagokionez. Maizpide Elkarte Kulturalak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kaltea eragin diezaieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu horrelakorik gerta ez dadin.

Maizpide Elkarte Kulturalak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Maizpide Elkarte Kulturalak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2.Erabiltzaileak edukiak argitaratzea

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Maizpide Elkarte Kulturalak erabiltzaileei jakinarazi nahi die argitaratutako edukien neurtze-kontrolak egin ahal izango dituela, eta ezegokitzat jotako eduki guztiak ezabatu ahal izango direla, aldez aurretik ezer esan gabe. Horrek ez du esan nahi Maizpide Elkarte Kulturala denik erabiltzaileek webgune honetan txerta ditzaketen eduki guztien erabateko kontrolaren erantzulea. Maizpide Elkarte Kulturalak ezin du bermatu erabiltzaileek webgune honetan argitara ditzaketen edukien zehaztasuna, kalitatea eta osotasuna. Esan bezala, erabiltzailearen erantzukizuna da webgune honen erabilera-baldintzak betetzea.

Erabiltzaileak webgunea errespetu eta fede onean oinarritutako irizpideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Hala, oinarrizko jokaera-arau hauek beteko ditu:

  • Ez argitaratu eduki iraingarririk, arrazistarik, mehatxatzailerik, indarkeriazkorik, lizunik, hirugarrenen intimitateari erasotzen diotenik edo nolabait ezegoki direnik; batez ere, adingabeei kaltea eragin diezaieketenik.
  • Ez argitaratu ideologiarekin, sindikatu-afiliazioarekin, erlijioarekin, sinesmenekin, arraza-jatorriarekin, sexu-bizimoduarekin, genero-indarkeriarekin eta osasunarekin lotutako daturik edo hirugarrenei edo nork bere buruari erreferentzia egin eta oso sentiberak izan daitezkeen bestelako datuak.
  • Ez bidali copyrighta duen zeinahi eduki, baldin eta jabearen baimenik ez baduzu.
  • Ez txertatu sustapen- edo publizitate-edukirik.
  • Ez bidali beste erabiltzaile batzuei baimendu gabeko jakinarazpenik (spam).

Maizpide Elkarte Kulturalak beretzat gordetzen du erabiltzaile baten kontuari baja emateko eskubidea, baldin eta ohartzen bada berori modu desegokian erabiltzen duela; bai aipatu baldintzak betetzen ez dituelako, bai garrantzizkotzat jotzen duen beste zeinahi arrazoi dela tarteko.

3.Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere Maizpide Elkarte Kulturalarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Erabiltzaileek webgune honetan argitaratzen dituzten eduki guztiak ere Maizpide Elkarte Kulturalaren eskubide eta lizentziapean geratuko dira; hala, azken horrek datu horiek erabili, erreproduzitu, aldatu, egokitu, argitaratu, itzuli, horietan oinarritutako lanak sortu, banatu, egikaritu eta eduki horiek erabat edo hein batean erakutsi ahal izango ditu, erabiltzaileak ustiapen- edo dibulgazio-modu horren truke inolako ordainik eskatzeko aukerarik izan gabe. Hori, erabiltzaileak adierazten badu modu publikoan txertatu dituela eduki horiek; sekula ez, isilpean.

www.maizpide.eus webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Maizpide Elkarte Kulturalak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Maizpide Elkarte Kulturalaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei eginez gero, dagozkien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

4.Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Maizpide Elkarte Kulturalak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Maizpide Elkarte Kulturalak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

5.Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

5.1.Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Maizpide Elkarte Kulturalaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Maizpide Elkarte Kulturalak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, izan ere, Maizpide Elkarte Kulturalak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia bete egiten du, eta horretarako izena emana dauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.

5.2.Datu pertsonalen bilketa

Maizpide Elkarte Kulturalak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalik emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era aske eta borondatez emango ditu bere datuak. Maizpide Elkarte Kulturalak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Zerbitzuren bat adin txikikoei bideratuta baldin badago, Maizpide Elkarte Kulturalak horien gurasoen edo arduradunen baimena eskatuko du datuak biltzeko eta tratatzeko.

Maizpide Elkarte Kulturalak ezin du bermatu erabiltzaileak webgune honetan argitara ditzakeen edukien zehaztasuna eta zuzentasuna. Esan bezala, erabiltzailearen erantzukizuna da webgune honen erabilera-baldintzak betetzea.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datuak eguneratzea.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

5.3.Interesdunen eskubideak

Maizpide Elkarte Kulturalak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari helbide honetara: Elosegi, 40, Bis, 20210 Lazkao (Gipuzkoa), telefonoa: 943 889 231 edo, bestela, zuzendaria@maizpide.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

5.4.Segurtasun-neurriak

Maizpide Elkarte Kulturalak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla eraso-ezinak, eta, ondorioz, gerta litekeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegaberik, baina ez liratekeela Maizpide Elkarte Kulturalaren erantzukizunpekoak.

5.5.Cookie Politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.

Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

Web gune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

Cookie teknikoak: aukera ematen dutenak web gunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko, esate baterako, datu trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat burutzea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatzea, e.a.

Pertsonalizatzeko Cookie-ak: aukera ematen dutenak web gunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko, esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota, e.a.

Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak web guneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela web gunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke.

Web gune honetan erabiltzen ditugun cookie gehienak propioak dira. Hirugarrenen erabiltzen ditugun cookie-ak honako hauek dira:

Google Analytics (Google Inc.) → Web Gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko

Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak bere ordenagailuan nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfiguratu daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.

Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.
Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.
Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.
Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.

5.6.Indarraldia

Maizpide Elkarte Kulturalak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Maizpide Elkarte Kulturalak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Maizpide Elkarte Kulturalak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

6.Jurisdikzioa

Maizpide Elkarte Kulturalaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Maizpide Elkarte Kulturala eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza horiek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Maizpide Elkarte Kulturalak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu urratze horiek zigortzeko.