XV. Gerriko Beka

Lazkaon, 2012ko abenduaren 14an.

GERRIKO IKERLAN-BEKA
GOIERRIKO EUSKAL ESKOLA KULTUR ELKARTEAK SORTUTAKO SARIKETA

(Lehenengo 9 ediziotan ikerlan-sariketa izana eta 10.ean ikerlan-beka bihurtua)

1. Goierriko  Euskal  Eskola  Kultur Elkartearen  historia  eta izatea

Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, izenak eta izanak ondo adierazten duten bezala, Goierri mailako elkartea da, eskualde mailakoa. Lazkaon kokatua egon arren eta 150 bazkidetatik gehiengoa lazkaotarra baldin bada ere, badira Goierriko beste herrietako bazkideak ere.

Eskualdea euskaldundu eta bertan euskal kultura indartzeko xedeaz hainbat kultur ekintza antolatzen dituen Kultur Elkartea da gurea. Ekintza guztien artean indar berezia duena da Gerriko Ikerlan Sariketa/Beka. Maila horretako argitalpenen hutsunea nabaria denez, bultzada ematea baita gure helburua.
 
GERRIKO Ikerlan Sariketaren lehen edizioa 1989an antolatu genuen. Goierri eta goierritarrei buruzko ikerlanak jaso eta argitaratzea zen helburu nagusia. Goierri eta goierritarrei buruzko ikerlanekin liburu-bilduma osatzen hasi nahi genuen eta lanari ekin genion.

Sariketaren sortzailea GEE Kultur Elkartea baldin bada ere, esan, egun hiru erakunde garela antolatzaileak: Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Maizpide Euskaltegia eta Lazkaoko Udaleko Kultur Batzordea.

2. Zergatik “Gerriko”?

Lazkaon, 1980ko hamarkadan hiru izen, hiru Erakunde sortu ziren GERRIKO izenarekin osatuak: “Gerriko Liburudenda”, “Gerriko Argitaletxea” eta “Gerriko Idazlan Sariketa”, laster Ikerlan Sariketa bihurtuko zena. Hiru Erakunde horien sorreran eskualde mailakoa zen eta den Goierriko Euskal Eskola Elkartea zegoen.

Hiru Erakundeok euskararekin erlazionatuak zeuden eta gaur egun ere hala daude: euskal liburudenda, euskal argitaletxea eta ikerlan-sariketa.

Euskal mundu hori adierazteko izenik egokiena eskualde mailakoa, euskal idazlea, klasikoa edo zaharra, ezaguna eta 1980an onartuena, Jose Inazio Gerriko Enatarriaga zen. Beraz, horrixe heldu zitzaion.

9 ediziotan, 16 liburukitan,  19 ikerlan argitaratu ondoren, 10. edizioa eraberritu egin genuen: Ikerlan Sariketa zena Ikerlan Beka bihurtu genuen. Aldaketaren arrazoia ikertzaileen lan dinamikara egokitzea izan da. Ikerlan bukatua aurkezteak lan handia eta gastua ditu berekin eta saria irabaziz gero, gaitzerdi, baina saritu gabe geratuz gero... Horregatik, batez ere ikertzaileengan pentsatuta, erabaki genuen aldaketa egitea.
 
3. XVI. edizioko proiketuak eta  epaimahaia:

Jasotako ikerlan-proiektuak:

-“Lazkao Txiki. Altxor hondogabe baten lekuko”

-“Goierrin jaioak, Argentinan haziak. Mendizabal Gorostizu familiaren emigrazio historiak ezkuizkribuetan (1872-1912)”

-    “Hirugarren adineko pertsonen antsietate eta depresio maila Goierriko herri txiki eta handietan”.

- “Goierri eta mendia. Goierritarren harremana mendiarekin eta mendi-kirolekin eta honen jatorria”

- “Gutaz erditu ziren amak. Goierriko erditzeen Historiaren kronika bizia”

- “Segurako Herrigune Historikoa Babesteko eta Birgaitzeko Plan Bereziaren Gauzatze Maila”

- “Laneratze adinean dauden ikasle goierritarren sormen emozionalaren garapen programa”.

- “Turismo industriala Goierrin: Enpresak bertatik bertara bisitatzearen onurak”.

Jasotako proiektuen araberako epaimahaia aukeratzen dugu, beraz, proiektuak jaso arte ez dugu epaimahairik. Aurtengoa ondoko jaun-andreok osatu dute:

- Mikel Haranburu Oiharbide, Psikologian eta Filosofian Lizentziatua, Pedagogian Doktorea eta EHUko irakaslea..

- Paulo Iztueta, Soziologoa eta EHUan irakaslea.
- Mikel Zurbano Irizar, EHUko ekonomia irakaslea eta Uztaroko erredakzio-kontseiluko kidea.
- Jaione Apalategi Begiristain, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Didaktika eta Eskola-Antolakuntza arloko irakasle titularra. Jorge Oteiza Fundazio-Museoko patronatuko kidea.

Zuzendari Zientifikoa, Jokin Apalategi Begiristain jn., Soziologoa, Mugimendu Sozialetan katedraduna EHUko Psikologia Fakultatean.

  
4. Epaimahaikideek, aho batez hartu dute erabakia. EPAIA:

XVI. GERRIKO IKERLAN-BEKAKO EPAILEEK ERABAKI DUTE, SARIA:

“Turismo industriala Goierrin: Enpresak bertatik bertara bisitatzearen onurak”.

PROIEKTUARI EMATEA.

Gehigarriak:

1) Sarituak/ek, proiektua landu eta argitaratzeari begira lanean jarraitzeko konpromisoa hartu behar du/dute, epaimahaikideek laguntzekoa bezalaxe. Argitalpenerako beharrezkoak diren baldintza guztiak betez bukatu behar du/dute ikerlana urtebeteko epean.

Ikerlan bukatuaren testuak, gutxienez ere 100 orrialde estandar (2.100 digitukoak) izan beharko ditu, argazkiak, grafikoak, taulak eta gaineratiko eranskinak aparte direlarik.

Baldintza horiek betetzeko konpromiso idatzia hartzean emango da sariaren lehen zatia, saria emateak, ikerlana egin eta argitarapena ongi prestatzea esan nahi baitu.

5. Ikertzaile sarituekin harremanetarako:

Proiektu irabazlearen egileak:

Goizalde Hernando Saratxaga
goizalde.hernando@ehu.es
647726471
Galder Guenaga Garai
galder.guenaga@ehu.es
617171572

Marijoxe Madariaga Irastortza
GERRIKO Ikerlan Bekako Koordinatzailea

Ikerlan beka, informazio gehiagorako jeitsi pdf-a