XVIII. Gerriko Beka

GERRIKO IKERLAN-BEKA

GOIERRIKO EUSKAL ESKOLA KULTUR ELKARTEAK SORTUTAKO SARIKETA

(Lehenengo 9 ediziotan ikerlan-sariketa izana eta 10.ean ikerlan-beka bihurtua)

 

1. Goierriko  Euskal  Eskola  Kultur Elkartearen  historia  eta izatea

 Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, izenak eta izanak ondo adierazten duten bezala, Goierri mailako elkartea da, eskualde mailakoa. Lazkaon kokatua egon arren eta 150 bazkidetatik gehiengoa lazkaotarra baldin bada ere, badira Goierriko beste herrietako bazkideak ere.

Eskualdea euskaldundu eta bertan euskal kultura indartzeko xedeaz hainbat kultur ekintza antolatzen dituen Kultur Elkartea da gurea. Ekintza guztien artean indar berezia duena da Gerriko Ikerlan Sariketa/Beka. Maila horretako argitalpenen hutsunea nabaria denez, bultzada ematea baita gure helburua.

 GERRIKO Ikerlan Sariketaren lehen edizioa 1989an antolatu genuen. Goierri eta goierritarrei buruzko ikerlanak jaso eta argitaratzea zen helburu nagusia. Goierri eta goierritarrei buruzko ikerlanekin liburu-bilduma osatzen hasi nahi genuen eta lanari ekin genion.

Sariketaren sortzailea GEE Kultur Elkartea baldin bada ere, esan, egun hiru erakunde garela antolatzaileak: Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Maizpide Euskaltegia eta Lazkaoko Udaleko Kultur Batzordea.

 

2. Zergatik “Gerriko”?

 Lazkaon, 1980ko hamarkadan hiru izen, hiru Erakunde sortu ziren GERRIKO izenarekin osatuak: “Gerriko Liburudenda”, “Gerriko Argitaletxea” eta “Gerriko Idazlan Sariketa”, laster Ikerlan Sariketa bihurtuko zena. Hiru Erakunde horien sorreran eskualde mailakoa zen eta den Goierriko Euskal Eskola Elkartea zegoen.

Hiru Erakundeok euskararekin erlazionatuak zeuden eta gaur egun ere hala daude: euskal liburudenda, euskal argitaletxea eta ikerlan-sariketa.

Euskal mundu hori adierazteko izenik egokiena eskualde mailakoa, euskal idazlea, klasikoa edo zaharra, ezaguna eta 1980an onartuena, Jose Inazio Gerriko Enatarriaga zen. Beraz, horrixe heldu zitzaion.

9 ediziotan, 16 liburukitan,  19 ikerlan argitaratu ondoren, 10. edizioa eraberritu egin genuen: Ikerlan Sariketa zena Ikerlan Beka bihurtu genuen. Aldaketaren arrazoia ikertzaileen lan dinamikara egokitzea izan da. Ikerlan bukatua aurkezteak lan handia eta gastua ditu berekin eta saria irabaziz gero, gaitzerdi, baina saritu gabe geratuz gero... Horregatik, batez ere ikertzaileengan pentsatuta, erabaki genuen aldaketa egitea.

 

Marijoxe Madariaga Irastortza

GERRIKO Ikerlan Bekako Koordinatzailea

 

Ikerlan beka, informazio gehiagorako jeitsi pdf-a