Skip to main content

Euskarara Heldu

Helduentzako euskara ikastaroa


Helduei zuzendutako ikastaro honetan euskara eta euskal kultura izango ditugu programazioaren ardatza, bereziki Goierrira egokituta. Metodologia komunikatiboa bidelagun, zure gaitasun komunikatiboa landuko duzu, eta Goierri eta Euskal Herriko beste zenbait txoko ezagutuko duzu. 

Zure nahi eta beharretara egokitutako ikastaroa da hau, zure mailatik abiatutakoa, zure erritmora egokitua eta zure intereseko gaietan oinarritua. 

Ikastaroaren ezaugarriak

Erretiratuta

Lan mundutik erretiratuta dauden gizon-emakumeentzat

10-12

laguneko taldea

Irtenaldiak

Eskolez gain, irtenaldi didaktikoak museo, interpretazio-zentro, baserri eta enpresetara

B1, B2

Euskaraz komunikatzeko gauza den jendearentzat, (B1, B2 mailakoak)