BESTELAKO AURREZ AURREKO IKASTAROAK

Ordukako ikastaroak ematen ere eskarmentu handia dugu, eta eskaintza zabala. Ikastaro hauek urritik ekainera arte luzatzen dira.

60ko hamarkadan hasi ginen Lazkaon euskara irakasten gau eskoletan. Gaur egun, eskaintza zabala dugu MAIZPIDEn, euskara ikasi nahi duenaren beharrak asetzeko modukoa; eskariaren araberako ordutegi eta erritmoetan malgu lan egiteko prestutasun osoa dugu. Ordukako ikastaro hauek lazkaotarrentzat, bereziki, eta inguruko herrietako edozeinentzat antolatzen ditugu. Lekuan lekuko beharretara eta pertsona eta talde bakoitzari egokitutako metodologia darabilgu MAIZPIDEn.

  • Maila guztiak
    Astean 8 ordu, astelehenetik ostegunera
  • B1 , B2 eta C1

    Astean 6 ordu, astearteartetik ostegunera

  • B1 , B2 eta C1

    Larunbatetan, 5 orduko saioak

  • C2 maila

    190 orduko ikastaroa (beharren arabera egunak eta ordutegia zehazten ditugu)

Euskaltegia | Barnetegia
Euskara ikasi ez ezik, euskaraz biziko zara