Skip to main content

Nor gara

Euskalgintzan eta euskararen irakaskuntzan urteetako eskarmentua duten gizon-emakumez osatutako lan-taldea gara, Maizpideren esperientzia eta baliabideak zure euskara ikasketa-prozesuaren zerbitzura jarriko ditugunak. Helduentzako hizkuntza-irakaskuntzaren inguruko egungo irizpide pedagogikoak eta euskal kultura sustatzeko asmoa dira gure jardunaren iparrorratz.

Euskaltegia | Barnetegia
Euskara ikasi ez ezik, euskaraz biziko zara

MAIZPIDE helduen euskara-irakaskuntzan diharduen euskaltegi-barnetegia da. Euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta euskaraz bizi ahal izateko bitartekoak eskaintzea da Maizpideren zeregina.