ONLINE IKASTAROAK

Online ikastaroetan bi arlo nagusi ditugu: MAIZPIDE ONLINE (autoikaskuntza) ikastaroak eta Euskara Munduan programa.

Autoikaskuntza

A1 mailatik C2 maila artera arte ikasleak aukera izango du behar eta nahi duen erritmoan euskara ikasteko MAIZPIDE ONLINE programaren bitartez. Horretarako hainbat modulu ditugu.

Moodle plataformako ikastaroetan lan egiteaz gain, ikasleak tutoretza eta mintza-saioak izango ditu ikastaroan zehar.

  • A1etik C1era arteko hiruhileko modulua

    75 ordu

  • A1etik C2ra arteko ikasturteko modulua

    190 ordu

Euskara munduan

Programak 1990ean Argentinako euskal etxeetan euskararen ezagutza berreskuratzeko asmoz sorturiko Argentinan Euskaraz egitasmoan du jatorria. Urte batzuk beranduago programa munduko beste hainbat herrialdetako euskal etxetara zabaldu zen eta ordudanik Euskara Munduan du izena. 

2018az geroztik Etxepare Euskal Institututik kudeatzen da programa eta hainbat eginkizun garatzen ditu, horien artean irakasleen trebakuntza sustatzea, eta Maizpide da trebakuntza horretaz arduratzen dena.

Euskaltegia | Barnetegia
Euskara ikasi ez ezik, euskaraz biziko zara