1988ko apirilean zabaldu zituen ateak Maizpide barnetegi-euskaltegiak.
1960ko hamarkadatik zetorren lan eta mugimenduaren ondorio eta fruitu. Izan ere, Lazkaoko Aita Beneditarren inguruan abiatutako euskalduntze eta alfabetatze lanak aitzindariak izan ziren: 1975eko uztailean I. Udako Euskal Ikastaroa antolatu zen. Geroago, 1977an, Goiherriko Euskal Eskola sortu zen, Goierri osoan alfabetatze-euskalduntzea koordinatu zuen eskola.
1982ko irailean, berriz, urte osoan hasi zen antolatzen ikastaroak barnetegian. Pixkanaka-pixkanaka, haziz eta hedatuz joan zen egitasmoa, eta, horrela, giza baliabidez nahiz baliabide teknikoz ondo hornitutako barnetegia sortu eta eraiki zen 1988an: MAIZPIDE.