Skip to main content

Udako barnetegiak

uztaila, abuztua, iraila


Aspaldian hasi ginen Lazkaon udako ikastaroak ematen, izan ere, 1975ean antolatu zen I. UDAKO EUSKAL IKASTARO TRINKOA.

Gaur egun, jendartearen beharrak kontuan hartuta, 12 egunekoak, bi astekoak, izaten dira udako ikastaroak, asteburu bat barne delarik, egunean zortzi eskola-ordukoak. Hil bakoitzean bi ikastarotan parte hartzeko aukera izango duzu, zure oporrei zukua ateratzeko.

Uztailean, abuztuan eta irailean ditugu udako barnetegiak maila guztietan, egunean zortzi orduko erritmoan, 16 urtetik gorako ikasleentzat.

2026ko udako ikastaroetako matrikulazioa apirilaren 13an hasiko da.

Informazioa

Datak 2026
UZTAILA I: uztailaren 6tik 17ra
UZTAILA II: uztailaren 20tik 31ra
ABUZTUA I: abuztuaren 3tik 14ra. 
ABUZTUA II: abuztuaren 17tik 28ra.
IRAILA I: abuztuaren 31tik irailaren 11ra.
IRAILA II: irailaren 14tik 25era.
Prezioak 2026
Klaseak + pentsio osoa: 539 euro.
Klaseak + bazkaria: 426 euro.

Ordutegia

Goizez

09:00 - 13:30

Arratsaldez

15:15 - 19:30