Udako barnetegiak

uztaila, abuztua, iraila


Aspaldian hasi ginen Lazkaon udako ikastaroak ematen, izan ere, 1975ean antolatu zen I. UDAKO EUSKAL IKASTARO TRINKOA.

Gaur egun, jendartearen beharrak kontuan hartuta, 12 egunekoak, bi astekoak, izaten dira udako ikastaroak, asteburu bat barne delarik, egunean zortzi eskola-ordukoak. Hil bakoitzean bi ikastarotan parte hartzeko aukera izango duzu, zure oporrei zukua ateratzeko.

Uztailean, abuztuan eta irailean ditugu udako barnetegiak maila guztietan, egunean zortzi orduko erritmoan, 16 urtetik gorako ikasleentzat.

2024ko udako ikastaroetako matrikulazioa apirilaren 22an hasiko da.

Informazioa

Datak 2024
UZTAILA I: uztailaren 1etik 12ra
UZTAILA II: uztailaren 15etik 26ra.
ABUZTUA I: abuztuaren 5etik 16ra. 
ABUZTUA II: abuztuaren 19tik 30era.
IRAILA I: irailaren 2tik 13ra.
IRAILA II: irailaren 16tik 27ra.
Prezioak 2024
Klaseak + pentsio osoa: 513 euro.
Klaseak + bazkaria: 406 euro.

Ordutegia

Goizez

09:00 - 13:30

Arratsaldez

15:15 - 19:30