Abegikorra, paregabea
- besoak zabalik -

MAIZPIDE euskaltegia Euskal Herriko bihotzean dago kokatua, Gipuzkoako Goierri eskualdean, Lazkaon. Donostiatik 42 kilometrora; Baionatik 97ra; Iruñetik 65era; Gasteiztik 77ra eta Bilbotik 86ra.

Lazkao 6.000 biztanleko herri euskalduna da, eta, bere izena nonahi aipatu hutsak asko eta askori euskaraz ikasteko gunea gogorarazten dio. Euskararen berreskuratzeko langintzan, ondo merezitako lekua du Lazkaok Euskal Herri osoan eta, haratago joanda, baita mundu zabaleko hainbat eta hainbat bazterretan ere.

Urteetako ahaleginaren fruitu, herritarren borondate onaren eta euskaltasunaren truke, berezko nortasuna duen eta euskaraz bizitzeko irrikan dagoen herri baten ahalegina… horren guztiaren ondorio da MAIZPIDE.

Inguruan ditu --Lazkaomendi bertatik Aralar eta Txindoki ikusten direlarik--, Ataun, Ordizia, Olaberria, Beasain… eta Goierriko gainerako herriak, xarma berezia damaiotenak.

Maizpide eta Lazkao estu daude lotuta. Lazkao herriak aukera paregabea eskaintzen die Maizpideko ikasleei euren euskara ikas-prozesuan aurrera pausoak egiteko. Abegikorra da lazkaotarra euskara ikasleekin, eta bide lagun ezin hobea.

Euskaltegia | Barnetegia
Euskara ikasi ez ezik, euskaraz biziko zara