Eskolaz kanpoko ekintzak

Mintzalaguna

Lazkaoko Udalak, Gerriko Kultur Elkarteak eta Maizpidek, elkarlanean, duela bi hamarkada baino gehiago martxan jarritako proiektua da. Udalak finantzatutako ekimena da, eta Gerriko Kultur Elkarteak egiten ditu koordinazio-lanak; Maizpidek, berriz, euskaldun zaharrez eta berriz hornitzen du. 

Mintzalaguna, astean behin, Lazkaoko euskaldun zahar bat eta Maizpideko bi ikasle elkartzean datza. Jardun horren helburua Euskara modu naturalean eta jatorrean praktikatzea da. Hizkuntzaz gain, giza harremanak landu eta elkarreragin horren bidez areagotu nahi da ikasleen ahoz komunikatzeko trebetasuna.

Mintzatertuliak

2021ean martxan jarritako proiektua da. Kasu honetan, aurrez erabakitako gai baten inguruan tertulia egiten da. Mintzalaguntzaileak, gaia ondo ezagutzen duenak, ematen dio sarrera tertuliari, eta tertuliako partaideek iritziak ematen dituzte, galderak egiten dituzte, eta beste zenbaitek gaiaren inguruko esperientziak kontatzen dituzte.

Bestelako ekintza batzuk

Urtean zehar beste hainbat ekintza antolatu ohi ditugu, horietan artean daude tertuliak, ibilaldiak, dantza-ikastaroak, solasaldiak, bertso-saioak, etab.

Maizpide aldizkaria

Urtero ikasleen artean egiten den Maizpide aldizkaria.